Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasaia eta Lezo ez dira bi errealitate, baizik bi signifikazio, bi sinbolo, euskal errealitate berak dauzkan bi alde. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.
Horiexek direla mende honen aurrerapenaren ispilu eta sinbolo: atomoa, genea, konputagailua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 49. orr.
Alfa, omega, giltza, denak beste zerbaiten sinbolo. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 11. orr.
Hizkuntzarekiko eten formalista horren sinboloa h dugu. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 162. orr.
Eta sinboloak batzuetan onak baldin badira ere -zure gela sinboloez betea dago, hori badakit-, horretan bakarrik geldituz gero kaltegarriak gerta daitezke arras, azkenean sinboloa bera jartzen baitugu ikurrak sinbolizatu nahi duen horren gainetik, sinboloak berak ordezkatzen duela, amets batean bezala, sinbolizatu nahi duenaren funtsa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 131. orr.
Burugogorkeriaren sinbolo eta agerbiderik zabalduena mandoa da, oso abere argia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.
Kristauek sineste hori egokitu zuten eta arrabioa haragiaren grinen sinbolotzat hartu zuten. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 283. orr.
Sinboloen sinbolo, gurutzean iltzatutako Semearen heriotza narrazio kontsolatzaile horren orrialde nagusia bihurtu zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.
Zuretzat sinboloak besterik ez dira. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 199. orr.
Gure historiako sinesmenetan marigorringoari [...] egiten zitzaizkion galderak eguraldiari buruz, hura baitzen, azken batean, ilargiaren sinbolo bizia. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.
Joak izan dira Estatu Batuetako seinale edo Sinbolo nagusiak: ekonomia bi dorreekin, politika Pentagone delakoarekin. Herria 2001-09-20
Behin berrogei urteetatik gora, aldaketa oro denboraren iragatearen sinbolo gorrotagarria da. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.
Oinetakoa, beraz, jabetza eskubidearen sinbolo garbia da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.
Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez, nahiz bakearen sinbolo unibertsal zuria izan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.
sinbolo misteriotsuz osaturiko mikrokosmos miragarri bat eratu zuten La Torreko geografia osoan. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 152. orr.
Haragizko sinbolo erotiko horregatik edo, herejia eta sorginkeria kontuetan ere maiz ageri da pikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 85. orr.
Hizkuntza oro sinbolo-alfabeto bat da eta, baliagarri izan dadin, ezinbestekoa da solaskideentzat amankomuna den iragan bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.
Lan horretan "sinboloen" [...] eta "sinbolo-sistemen" edo "hizkuntzen teoria orokorraren" oinarriak jarri nahi ditu estatubatuar filosofo horrek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 189. orr.
Enuntziatuak sintagma bat edo sinbolo sail bat esaldi bihurtzen du. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.
Irudiek sinbolo-balioa izan dute batez ere, erlijiozko sinboloena zehazkiago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.
Haunditasun, trebetasun eta maitasun sinbolo deneko eper bizirik gabe baitator ehiztari zozoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.
Berez literatur sinbolo baizik ez den "zazpi/zortzi" kontu hori, zinezko zifratzat zeukan nonbait. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.
Kontua da [...] pikoa ere, hasieran sexu grinen eta bizi haziaren ugalkortasun sinbolo naturala zena, erlijioak bereganatu eta sakralizatu egin zuela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.
Sinboloetan honela idatziko dugu: A•=B. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 151. orr.
Batzuetan beste sinbolo logiko bat ere sartzen da alfabetoan, "•", identitatea errepresentatzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.
A formula bada eta xi aldagai indibidual sinbolo bat bada, orduan •xi • formula da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.
(16) erregelan, X sinboloak sinbolo bakarra izan behar du, esaterako Det, edo Aditza, baina ez DetI bezalako sinbolo Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.
Nahiz eta X-k ez duen sinbolo bakarra izan behar, X-eko sinbolo bakar bat berridatz daiteke Y sortzean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.
QLren azpihizkuntza logiko desberdinak kontsidera ditzakegu horretarako alfabetoan azaltzen diren konstante-sinbolo, funtzio-sinbolo eta predikatu-sinboloen azpimultzoak zehaztuz. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.
funtzio sinbolo (5); sinbolo bihurtu (8); sinbolo bihurtu zen (3); sinbolo bilakatu (8); sinbolo bizia (3); sinbolo ederra (4); sinbolo erotikoa (3); sinbolo gisa (17); sinbolo izan (3); sinbolo n tar (4); zerbaiten sinbolo (5)
askatasunaren sinboloa (4); borrokaren sinboloa (3); euskal herriaren sinboloa (3); gaizkiaren sinboloa (3); herriaren sinboloa (4)
sinboloaren interpretazioa (3)
funtzio sinboloen (3); sinboloen bidez (3)
sinbolotzat har (3); sinbolotzat hartu (4); sinbolotzat hartzen (6)