Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sinbolizatzen ez den emozioak alde egiten du, eta errealitatea abstraktuan eta sinbolizaturik baizik ez da transmititzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
Sinboloak [...] kaltegarriak gerta daitezke arras, azkenean sinboloa bera jartzen baitugu ikurrak sinbolizatu nahi duen horren gainetik, sinboloak berak ordezkatzen duela, amets batean bezala, sinbolizatu nahi duenaren funtsa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 131. orr.
Bizitza, heriotza, ihesa, aldaketa, mugimedua, etorkizuna eta iragana maleten bidez sinbolizatu dizkigu Olasagarrek. Berria - Kultura 2004-07-17
Artikulazio bakoitza formula baten bitartez sinbolizatuko dugu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.
Denbora sinbolizatzeko oso baliabide ahaltsuak ditu, gainera, zinemak: iraungipen kateatua, gaininprimaketa, bizkortzea, adibidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.
Baina zer sinbolizatzen du, munduko hegaztirik ttipiena egun jakin batzuetan munduko errege izendatze horrek? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.
India aldean berriz, begien edertasuna sinbolizatzen du eperrak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 155. orr.
Sinboloa artearen osagai bat besterik ez da (arkume baten marrazkia, adibidez) eta kualitate batzuk sinbolizatzen ditu (maitasuna edo sakratua, esaterako). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.
Horrez gainera, apezaren zirikatzaile, zakurren zaunka izanen da, zorigaitzerako deabruaren deia sinbolizatuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.
Autore guztiak ez datoz bat adarbakarraren itxura agertzean; bai, ordea, zer sinbolizatzen duen adieraztean. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.