Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banvilleren poema erromantikoak, parnasianoak eta sinbolistak. Berria - Kultura 2004-08-25
Soneto sinbolista bat, La Conque aldizkarian (aldaera batzuekin) birritan agertu zena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.
Mallarmé poeta sinbolistaren itzalpean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.
"Fin de siècle" delako belaunaldi sinbolistaren espirituari higuingarriak gertatu behar zitzaizkion Frantziako nobelaren norabidea zein gizartea bera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.
Sasoi sinbolista horretan natura inspirazio iturri duten lanak egiten hasi zen. Berria - Kultura 2004-05-19
Hastapenean, literatura italiarra izan genuen eredu, batez ere, olerkigintzan; gero frantsesa, kontraerreformako idazleekin, eta XIX. mendean sinbolistek, Baudelaire eta Rimbaud-ek, eragin handia izan zuten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 325. orr.
Lan honetan Nabis taldearen eragina nabarmena da, Gauguinen inguruan bildu ziren sinbolistena: Serusier, Denis, Vuillard eta Bonnard bera. Berria - Kultura 2006-04-23
Hautabide hori, espainiar batengan, erraz antzean esplika zitekeen; nekezago, ordea, Nîmes-ko sinbolista batengan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.