Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinbolikoki 1 adlag era sinbolikoan.

Tradizio handiko bitxi denda bat erosi zuen MacDonald's-ek, eta hura eskandalu bihurtu zen batzuen ustez, nahiz sinbolikoki ederki erakusten zuen noraino zen egia globalizazioaren kontu hau guztia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 150. orr.

-Ez al duzu inoiz entzun nork bere gurasoak hil behar dituela, sinbolikoki bada ere, hori delako bizitzan hazteko modu bakarra?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 88. orr.

Ez du estatus sozial edo ekonomiko berezirik, ez da bere berezko ingurunetik ez fisikoki ez sinbolikoki ez ekonomikoki urruntzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 56. orr.

Gero, handik ez oso urrun ikusten zen Askatasunaren Estatuak erakarri nau, neure egoeran, besterik ez bada ere, sinbolikoki laguntzen zidalako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 30. orr.

Herri elkargoak proposamena luzatu zion Coumet jaunari, Eihartzearen biltzar nagusi batean: utzi Eihartzea etxea herri elkargoari (euro baten truk, sinbolikoki) eta Herri elkargoak eginen zituela lanak eta beste.  Herria   2005-03-10

2 sinbolo bidez.

Multzoa bada, eta A -n dauden formulen ondorio logikoa bada, sinbolikoki =A idatziko dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

A eta B formulak baliokide semantikoak direla diogu, eta sinbolikoki A B idatzi, baldin eta bakarrik baldin A B-ren ondorio semantikoa bada eta B A-rena, hau da, A=B eta B=A baldin baditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus