Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nunu besterik ez nuen; harekin sinbiosi berezian bizi nintzen, hala nola mihura eta zuhaitza, eta biotan inork ez genekien nor zen bizkarroia eta nor arbola. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.
Sinbiosi guztietan bezala, harremana bi aldeen mesederako da: birusak azkarrago zabaltzea lortzen du mezu faltsuon bidez, eta bidea irekitzen du zabor-mezu gehiago zabal daitezen. Berria - Gaiak 2004-12-30
Ekonomia terminoak bi greziar hitzen sinbiosian baititu erroak: oikos, etxea, eta nomos, gobernua edo gidaritza. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.
Naturaren eta arkitekturaren arteko sinbiosia zena kirolgune bilakatu du Donostiako Udalak. Berria - Kultura 2006-03-18
Arrazoiaren eta erritualaren sinbiosi adiskidetsuaren aurrekari itxaropentsuan oinarrituta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Edertasunaren eta indarraren sinbiosi perfektuak eraikia bezala du eliza. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.
Emaitza paradoxal batekin, joera arriskutsua gararazi baitute nigan maltzur benetako batekin lotzeko sinbiosi-bidez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.