Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Axoiak, hala ere, ez du benetako kontakturik egiten dendritarekin, baizik eta, bat-batean gelditu, eta tarte bat uzten du (sinapsi delakoa), hazbete baten milioirenaren neurrikoa gutxi gorabehera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.
Seinale elektrikoa sinapsia gainditzeko gai ez bada ere, eragile kimikoak nahikoa erraz gainditzen du, eta hala transmititzen da mezua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.
Iradoki izan da sartzen diren seinaleek eraldatu egiten dituztela neurona auzoen arteko konexioak eratzen dituzten sinapsiak, hartara ondorengo bulkadei pasatzen uzteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi deitzen den errele baten bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Zelula hauen arteko komunikazioak oso konplexuak dira: aipatu diren bi sinapsi maila horiez gainera, badira beste zehar-lotura asko ere, zelula horiek sareetan biltzen dituztenak (aurreraxeago ikusiko ditugu horren ondorio batzuk). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.