Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horren harira, hegazti gripe kasu bat agertuz gero nola jokatu behar den ikusteko, simulakroa egingo du Jaurlaritzak datorren astean. Berria - Harian 2006-02-16
Klikada batzuen simulakroa egin zuen argazkirik egin barik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 105. orr.
Hein batean, literatura guztia da iruzur edo simulakro. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.
Fikzioa versus simulakroa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.
Nik fikzioa egiten dut baina ez dut simulakrorik egiten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.
Autentikotasuna dagoeneko ez da existitzen Cilleroren ipuinetan ere, eta suzedaneoak, simulakroak ordezkatu du errealitatea. Berria - Kultura 2006-04-18
Gupidaren simulakroak antolatzen ditu gizarteak, zaharren egoitzak adibide, ONGak, % 0,7a eta horrelakoak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.
Gezurrezko montajea eraikitzen ari dituk hemen, dena simulakro hutsa. «Kuskue tanden», 2004 - 95. orr.
Gehienez ere emozioaren planta tristeak egiten dituzue, simulakro hitsak, itxura patetikoak, antzezpen penagarriak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 34. orr.
Istripu simulakroak «ganorarik» ez zuela izan diote. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Borgesen literaturaren kasuan, simulakro-jolas moldakor -ez libre- batetik adierazpen guztiz errealismo itxurakoak eratzen baititu, [...]. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.
· Hori hizki larriz eta gero poema simulakro bat: [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.
Saint-Exuperyren ustez, eurek egiten dutena ez da gerra, gerraren simulakroa baino. Berria - Kultura 2004-05-01
Partida simulakroa. Berria - Kirola 2004-05-09
Gauzen simulakroak deritzegunak badirela azaltzen saiatuko natzaizu; hauek, gauzen gainazaletik jareindako mintzak bezala, airean hara-hona hegan dihardute, eta eurok izutzen dituzte, bidera irtenik, gure gogoak, itzarrik zein lotan gagozela, irudi txundigarriak eta argigabetuen simulakroak ikusten ditugunean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 235. orr.
Sarritan ehiza-txakurrek, lo gozoan, bat-batean hankei eragiten eta ahausi egiten dute [,...] ehiziaren arrastoa aurkitu eta segika bailihoazen, eta batzuetan, itzarturik, oreinen simulakro funts gabeei segitzen diete, iheska ikusiko bailituzten, okerra ezabaturik seneratu arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.
Gertatzen da baita irudi bat ispilutik ispilura bidaltzea eta bospasei simulakro bilakatzea ere. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 249. orr.
Postaletako Donostia hura simulakroa zen, jarraitzen zuen Godotek, eta horren kontra errebelatzea zen beren egitekoa. «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.
simulakroa egin (3)