Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
simil iz gauzen arteko antzekotasunaren adierazpena edo erkaketa.
Simil baten bidez esateko, filosofiara ateratzen da Kant begiratzera ea zenbat eta zer dela-eta ikusi egiten duen. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.
Demagun gure similean limes-aren ikurra den irudizko eustorma, Txinako Shinsi eta Shansi probintzia modernoen barruan Harresi Handiak benetan zeharkatzen duen eskualdean goiko haranen batean hankalatraba eraikia izan dela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.
Adera horien erantzunak gure similari Ekialdeko Asian izan zuen kokapen geografikoaren arabera jarraitzen badiogu aurkituko ditugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.