Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irudi geometrikoak eta simetrikoak dituzten formatu ertaineko piezak dira. Berria - Kultura 2004-08-15
Eunateko eta Olkozko parrokiako ateak berdinak dira, edo, hobe esan, simetrikoak, batek ezker-eskuin dituen irudiak, eskuin-ezker baititu besteak, elkarren ispilu balira bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 66. orr.
Teilapea bi gela simetrikotan banaturik zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Itzaletan, kolore simetrikoz egindako tapizeri lana. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Gaur, hara bat-batean jabetu, neure gorputz guztian sentitu, alegia, halako egitura simetrikoak barnean zeukan ahalmen ikaragarria. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.
Pedalkada moduaren azterketa da lehena, hankek pedalei eragiteko mugimendua simetrikoa den, dismetriarik balego, hori konpontzeko. Berria - Kirola 2006-01-27
Kimikan ere suertatzen da, arkitekturan bezala, eraikin "ederrak"-hots, simetriko eta sinpleak- orobat izatea sendoenak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.
Horregatik ez dira errazak lortzen inplosio simetriko horiek. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.
Aldi berean balantza korrontearen mugimendua Estatu Batuetakoaren simetrikoa gertatzen zen erabat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
EAPren teoriaren arabera, bi herrialdeen arteko inflazio-aldeek badute joera bat truke-tasen alde biko mugimendu simetriko batek oreka ditzaten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.