Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ispiluaren bestaldeko simetria munduaz jabetzen ari balitz bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.
Alfonbra pertsiar eder baten aurrean, urliak ez du ikusten alfonbra egin zuen ehulearen nekea beste deus, berendiak, aldiz, simetrien ederra edo hari baten lotura miresgarria. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.
Errealitateak simetriak eta anakronismo arinak maite ditu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.
Patuari atsegin zaizkio errepikapenak, aldaerak, simetriak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 185. orr.
Metodoak edo teknikak transferitzea baimendu duen isomorfismoa finkatzea, orokortzeak baimendu dituzten auzotasunak, simetriak edo analogiak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.
"Zentrikotasunaren" artea da espresionismoa (inpresionismoaren "azentrikotasunari" kontrajarririk), esentzialtasunaren, simetriaren, estatikotasunaren artea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.
Komenigarritasun ideia faltsua da izaki sentikorren multzoari materia landugabe eta bizigabearen simetria eta ordena berbera eman nahi izatea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 107. orr.
Arkitektoa formalista zen eta gogoko zuen simetria. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Ez zuen simetriarik ikusten abertzaletasunaren eta nazionalismoaren artean. Berria - Kultura 2004-04-14
Etxegaraigoienetxe abizenak bi aldiz esaten du gauza bera simetria perfektuko kiasmo txundigarri batean. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 236. orr.
Zetazko oihal luze batek, zeinak baitzuen erdian brodaturik gure etxeko armarriaren iduria, estaltzen zuen balkoia, simetria osoz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Ia bata bestearen gainean, azpian, barnean..., simetria ia atsolutuan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 77. orr.
Beti osatu behar izaten baitu gure gogo lojikaz gaixotuak, simetria ergelen bat. azalpenaren eta aurresan zientifikoaren arteko simetria estrukturala. tinta tantaren eta odol tantaren arteko simetria topikoa guztiz atsegin zuen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.
Bi hitzetan esateko, honatx simetria sinbolikoa: erregetzaren arranoa, egun batez, buhame eskazaleen errepetita bihurtuko da. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.
Egitura geometrikoen arteko simetria jokoak nonahi, horrelaxe osatuta zeuden tapizaren motibo dekoratiboak. «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.
Berezko simetria-akatsen ondorioz, arazo handiak agertzen ziren: inperfekzio txikienek prozesu osoa desegonkortzen zuten. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 46. orr.
Eta nola diagonaletarik hobeki adieraz daitezkeen ekaitzaren errealitatea eta ekaitzaren desoreka koadroaren simetri ardatzetarik baino, hala bihur daitezkek diagonalak koadroaren ardatz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 255. orr.