Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badakizue zer den silogismoa: bi premisa xuxen hartu, eta premisa horiei ezinbestean darien ondorioa ateratzea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Logikaren oinarria silogismoa da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.
Silogismoaren zerizana printzipioetatik ondorioetarako erlazioan datza, premisetatik ondoriora heltzean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Silogismo hori zuzena da; ezin ditugu zalantzan jarri lehenengo bi premisak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Silogismo osoa honela litzateke: gutxi direnei, arrazoia izanagatik ere, ukatu egiten zaie arrazoia. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Beraz, eszeptikoak ongi ibiliz gero, silogismoa tautologikoa litzateke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.
Darabilten argudiabideetan bada silogismo bat, ametsen eskolaurrean ere onartuko ez litzatekeena. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.
Topikoen eta, bereziki, silogismoen xedea argudiatzea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Epaileak edozein delitutan silogismo perfektu bat egin behar du: nagusia lege orokorra izango da, txikia legezkoa edo ezlegezkoa den ekintza, ondorioa libertatea edo zigorra. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.
Entimema, berriz, nolabait esateko, sasi-silogismoa da, silogismo tranpatia, amarruzkoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.
Homeroren ekarpena ez da Sokratesek ukatuko duen silogismo hutsaren modukoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
Eta hala, azkenik gabe, Tomas Akinokoak silogismo jainkotarrez ukatu nahi zuen hondogabetasun kosmikoraino... Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.
Zenbait Silogismo nahasketa-eragingarriren eleketa mordoilo mamituak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.
Figurak eta moduak, premisak, ondoreak eta korolarioak, baita hainbat silogismo molde ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 109. orr.
Ondorio bakoitzari egiazko premisa bana gehituz, horietatik nahitaezko ondorioak ateratzeko, silogismo kate baten ondoan, azken bi ondorioen arteko kontraesan edo aurkaritza argitzera helduko da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.
silogismo osoa (3)