Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
silize 1 iz silizio oxidoa, mea oso gogorra, lurrazalaren osagai ugarienetakoa.
Nikelak, burdinarekin batera, hodibihurraren egituran itsatsirik egon behar zuen finko, silizearekin eta urarekin bat eginik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.
Izoztutako silizea ere izan daitekeela esan dute adituek. Berria - Gaiak 2004-08-03
2 (hitz elkartuetan)
Beste hainbeste gertatzen da silize-harriarekin ere, ez burdinak eta ez suak ezin izaten dutena berez desegin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.
Mendien oinetan eta silize-harkaitzen artean ateratzen dira urik ugarienak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3630. orr.