Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
silex 1 iz suharria.
Sua ardaila eta silexez eginez, patata-ogia janez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 19. orr.
Badira hor sua egiten zuten tokiaren herrestoak, eta harri bat ondoan jarlekutzat, laneko tresna apaintzeko silexak, hiru ahuntz-hortz eta xokoan lo egiteko lekua. Herria 2001-06-07
Ortzi semearekin futbolean ari ginela, zuk inguruetan silexa xerkatzen zenuen. Berria - Kultura 2004-05-08
2 silex harri suharria.
Barruan bi oin zabaleko hormak egin beharko ditu harri karratu gorriarekin edo adreilu errearekin edo silex harri arruntekin, ilaratan jarriz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.