Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

silabiko 1 izond silabarena, silabari dagokiona. ik silaba 3.

Kasu batzuetan, muga silabikoa fonemen sail bakar baten bi puntu desberdinetan koka daiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 86. orr.

Beste horrenbeste gertatu bide da silaba azentugabeetako bokal murriztuak denbora eta nolakotasun beteagora igarotzean erritmo silabiko berriaren arabera. euskarak antolamendu silabikoari garrantzi handia ematen dio, bestelako aukeren arteko lehentasuna du euskararen egituratze fonologikoan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Halako hotsak halako funtzioa du "azentu silabikoa" jaso edo ez jaso.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 88. orr.

2 oinarritzat silaba duena.

Idazkera fonetikoak izan daitezke silabikoak nahiz alfabetikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Ikusia dugu idazkera primitibo batzuek banako silabikoak markatu zituztela; sistema alfabetikoa geroago etorriko zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.

Izan ere, tigrina, Eritreako hizkuntza, silabikoa da, eta alfabeto latinoa ez zuten ezagutzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus