Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
silabagune (orobat silaba gune) iz silabaren gunea.
Silaba irekia bada, alegia, silabagune bokalikoaren ondoren kontsonanterik ez badago, codarik ez duela esan ohi da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.
Hots horren ozentasuna aski da kontsonante ozenak silaba-gune izan daitezen hizkuntzak hala eskatuz gero. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.
Indar, garaiera eta iraupen nabarmenenak silaba guneetan jarri ohi dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 137. orr.