Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

silaba 1 iz ahots igortze bakarrean ahoskatzen den hotsa edo hotsen multzoa, fonetikaren oinarrizko unitatea.

Silaba da hizketa erritmoaren unitate oinarrizkoena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

Silaba segmentuz (bokal eta kontsonantez) osatua dago, baina ez da segmentu multzo bat bakarrik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 133. orr.

Silabak, hitzak, esaldiak, paragrafoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Latinez azentua azken aurreko silaban zegoen, silaba hori luzea zen guztietan; eta silaba hori laburra baldin bazen, orduan azken hirugarren silabaren gainean kokatzen zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

Ahozko katea silabatan banatuko bagenu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 137. orr.

Azentu esaten zaio silaba bat bere ondoan gertatzen diren gainerakoetatik bereizteari.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Silaba guztietako bokalek gutxieneko iraupena eta nolakotasun garbia izaten dute.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Silabak ongi ebakiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

-Carolinan -esaten du, silabak luzatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.

Azken zortzi silabak errepikatu egiten zituen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Hiru silaba oihukatzen hasi zen modu konbultsiboan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

Bokalak, beraz, silaba osa dezaketen hots irekienak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Letretatik eta silabetatik hitzetara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 112. orr.

Bokalen arteko arazoak beti izango dira silaben artekoak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Silaba bat nabarmentzeko baliabide linguistikoak hiru dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Lau silaba xuxurlatu zizkidan belarrira: "Winston-Salem".  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.

Bi bokal elkarren ondoan egokitu eta silaba edo erritmo unitate berean ahoskatzen direlako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

Arreta handiz, silaba bakoitza azpimarratuz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.

Hala, esaten da frantsesezko azentua azken silaban dagoela; txekierazkoa, berriz, hitzaren lehen silaban.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egia da halaber ebakera laxoak silaba luzeetan gertatzen direla, eta silaba laburrak arta handiagoa eskatzen du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 187. orr.

Silaba azentugabeek azentudunekiko izaten duten ahuleziagatik, silaba azentugabeetako bokalak galtzeko joera handitzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Bigarrenak silaba luze bat sortzen du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 90. orr.

Silaba irekia bada, alegia, silabagune bokalikoaren ondoren kontsonanterik ez badago, codarik ez duela esan ohi da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.

Zortziko handi baten egituran, silaba gurutzedunak lirateke lehenik pentsatzen direnak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.

Ez dakit zer silaba ulergaitz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Hatz erakusleaz katilua seinalatu eta ko-bra-tu-ko silaba mutuak osatu ditut ezpainetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Latinez azentua azken aurreko silaban zegoen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik silabiko.

Silaba muga adierazteko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

Indar handiko azentua silaba egituraren hausle izaten da, azentua gauza erlatiboa baita.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Horrelako silaba egituratze sendoari eusteko, mesedegarri da azentu ahula.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Bertso bakoitzak oin kopuru jakina du, eta oin hauek berriz, silaba kopuru jakina.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Euskararen silaba hasierak indartzeko joerak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Ez dira ahaztu behar, halaber, etxiya bezalako silaba moldaketak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Hizkuntzaren erritmo-ereduak, doinu-ereduak, azentu-guneak, silaba-neurriak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Silaba barneko kontsonante multzoak osatzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.

50 inguru silaba-zeinu sortu zituzten hizki txinatarrak zeinu biribiletan sinplifikatuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus