Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Punjaben kondairan sikhen eragina handia izan da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 50. orr.
Indira Gandhiren bizitza eta heriotza sikhei loturik daude. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 52. orr.
Amritsar hiria da sikhen Erroma saindua. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 188. orr.
Debekaturik daude, beraz, musulmanen hijab-a, judutarren Kippa eta Sikh-en buruzapia ere. Berria - Euskal Herria 2004-09-03
Sikh gizonezko guztiak, zein adinetako ziren kontuan hartu gabe, makilaz ehoak edo bizirik erreak izan ziren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 120. orr.
Britainiarrek barbaroen aurkako muga sikh-engandik heredatu zutenetik, 1947a arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.
Ondoren, sikhen aurkako mendeku kanpaina hasi zen herrialdean. Berria - Mundua 2004-06-13
Munduan estatu asko daudela terrorismoarekin bizitzen ohituak, «Irlandan IRArekin, Espainian euskaldunekin, Indian sikhekin...». Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Sikh komnunitateko kideei turbanteen ordez sare ikusezinak erabiltzeko gomita egin zien. Berria - Euskal Herria 2004-01-29
Martin Luther (1483-1546) Alemanian protestantismoa predikatzen ari zen garaian, Indiako Iparraldean Baba Nanak (1469-1539) erlijio berria zabaltzen hasi zen, sikh erlijioa. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 188. orr.
Sikh erlijioa Punjaben finkatu zen batez ere. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 188. orr.
Sikh erlijioko Manmohan Singh, 71 urtekoa eta CP Kongresuaren Alderdikoa, Indiako 13. lehen ministro bihurtu zen atzo, Abdul Kalam presidentearen aurrean zin eginda. Berria - Mundua 2004-05-23
Ongi jabetzen ziren, bide beretik, mogolen agindupeko lurralde izandako gehiena ondorengo hindu-estatuen -maratha eta sikh estatuen- harrapakin izango zela, Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.
Eskolara aizto txikiak eramaten utziko diete Kanadan ikasle sikh ortodoxoei. Berria - Gaiak 2006-03-04