Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz bat baino gehiagoren laburdura da sigla, normalean hitzen lehen letrez osatua (AEK=Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 157. orr.
DIU siglak Umetoki Barneko Gailu esan nahi du (gaztelaniazko dispositivo intrauterino hitzen siglak dira). a) azken orduko maileguak (rally, stop), b) siglak (RENFE), eta c) izen bereziak (Sri Lanka). Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.
ICHN (Indemnité Compensatrice des Handicaps Naturels) siglarekin ezagutua den laguntza hori, ISM deitzen genuen lehenago (Indemnité Spéciale Montagne). Herria 2003-02-27
Sigla horren azpian Ouvroir de Littérature Potentielle dugu. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 19. orr.
Hitz bilakatze horretan, sigla batzuk izen arruntzat jotzen dira zentzu guztietan, eta horregatik hiztegietan aurkituko ditugu, minuskulaz, gainerako hitz osoen parean (radar, laser). Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 157. orr.
Ez diat gorde buruan [...] gutun hura igorri zuen merkataritza-erakundearen sigla bihurria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.
Zenbat sigla eta zenbat burruka gure herri tipietan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.
Alabaina, bake prozesuak aurrera egitea borondate kontua da, ez sigla kontua. Berria - Mundua 2004-09-17
Bibliako liburuen siglak, eta liburu honetako Bibli aipamenak Bibli Elkarte Batuek eta Euskal Elizbarrutiek argitara emandako Elizen arteko Biblia-tik hartuak daude. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.
siglen gainetik (7)