Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arkupeetara ematen zuen kale bihurri sigi-sagatsu baterantz jo zuen berlinak. Arin bai arin abiatu gara bidexka sigi-sagatsuan behera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.
Ibai sigi-sagatsuaren ibilbideari jarraitzea oso atsegina izan da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 239. orr.
Bide sigi-sagatsuak dira pentsamenduak hor ibili beharrekoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.
Begien urdinarekin batera, iritsi ote zait niri ere, geneen ibilbide sigi-sagatsuan, haien zoro-ukiturik? Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 138. orr.
Udako tximista sigi-sagatsuek urratzen zuten aldian-aldian zerua argi masusta-zukutsu batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.