Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 349. orr.
Ondoan zolagunea, hots eguzkiaren sinboloa; baita sigi-saga batzuk ere, eta beste markak. Berria - Kultura 2004-02-13
Mapa hori sigi-sagaz beteta dago. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.
Zaharrenek, astebetekoek, atzealdea zakar astinduz luzatu eta sigi-saga garbi bat marrazten dute airean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 109. orr.
Ikastetxetik bidali eta lanbidez lanbide sigi-saga bihurrian abiatu zenetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.
Dantzatzeari lotu zitzaion, trebe, ezin airosoago, sugeenaren gisako sigi-sagarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.
Sabai garaiko gela zen, arotzeria zahar, ilun eta astunekoa, zilarrezko giderrak eta zizareen sigi-sagak gogora ekarrarazten zituena ezinbestean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.
Maite itzazu mozkorrei itzuri egiteko euritan egiten dituzten sigi-sagak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 208. orr.
Sukarra duzuenean, medikuak tenperatura hartzen dizue, eta graduak papertxo batean irudikatzen ditu, eta papertxo horretako marrak ere sigi-sagak dira. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.
Horrelako sigi-sagez dago beteta ume baten buruaren mapa. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.
Euskaraduntasuna ukatzen zitzaigun garaiotan, merkatuaren sigi-saga zirristatsuen artetik gasnak zekarren gure izatearen hondar zigilu zilegia. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 11. orr.
-Jo sigi-saga, kapitain jauna! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.
Jira eta bira ibili zen, kiribilean, sigi-saga, itzulipurdika. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.
Herri txiki batean sartu zen, bera bakarrik, zaindarien artetik sigi-saga suge baten moduan irristatu eta gero. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.
Mota guztietako musker eta sugeak narraska eta sigi-saga zebiltzan egur eta harrien gainean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.
Erreka batek [...] sigi-saga eta ikur-makurka zeharkatzen zuen inguru guztia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.
Mendian sigi-saga hedatzen den pistaren ingurua. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 153. orr.
Ilara luzea zihoan sigi-saga dendaren azkeneraino. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.
Zaldizkoak beherantz zihoazen, beherantz etengabe lerro luzean, sigi-saga. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.
Haren barrenetik zerbait ari zen sigi-saga irteten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 265. orr.
Bat-batean, ziraun bat ikustea lipar batez, belarretan sigi-saga bidea irekitzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.
Mendi maldaren oinean ia ikusezin dagoen herritxo horretaraino mendi zutaren bizkarrean sigi-sagan, itzuli eta itzuli doan bidezidorraren ertzean gelditu zen mandoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.
Milaka auto pasatzen ziren, furgoneta batek sigi-sagan denak aurreratu zituen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Ortega-ren meditazioa sigi-sagan doa, behin arrazaren alderdi biologiko edo bitalista nabarmendu, bestean kontzientzia edo izpiritu/karakterea azpimarratu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.
Hor zoaz airean eskegita bezala, oztopoen artetik sigi-sagan, ahalik eta lasterrena iristen zara hara, baina deus egitekorik edo esatekorik ez duzu kontu horretan guztian. zuzenean emanak sigi-sagan eta andarka ibili gabe. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.
Oinaztargiak sigi-sagan ari ziren leiho hilen ilaretan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.
Farolen argi berdeek haien inguruan sigi-saga egiten zuten, sugeen gisa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 91. orr.
Lagunek ez diote jaramonik egin, eta aurrera segitu dute beren bidean, elkarri bultzaka eta kontu kontari, mojaren atzetik sigi-saga eginez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 114. orr.
sigi saga egin (6); sigi saga egiten (6); sigi saga ibili (3); sigi saga jaisten (3); sigi saga zihoan (4); sigi sagaka (22); sigi sagako (3); sigi sagan (16)