Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sifoi 1 iz hodi kurbatua, S itxurakoa, komunetan eta, usain txarrak saihesteko ezartzen dena.
Komuneko sifoia hondatuta dago. «Bizia lo», 2003 - 40. orr.
Ni sifoiko U-bihurgunean nengoen eserita, heriotzari buruz gogoetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 194. orr.
2 ur gasduna daukan botila, barneko likidoa aterarazteko sakatzen den giltz moduko bat duena.
-Aizu, Bob, deitu telefonoz izotz xehetu apur bat eta sifoi bat ekartzeko... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 380. orr.
Sei margolarik 'Sifoia eta ron botila' lanaren bertsioa egin dute Cadaquesko galeria batentzat Berria - Kultura 2004-04-21