Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Siesta ere ondo etorriko zitzaion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 83. orr.
Siesta ostean, galtzak janzten ari nintzela, zerbait arraroa sumatu nuen patriketako batean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.
Bazkal tenoreko etxeratua zen; siesta bota eta etxaldeko lanei lotu zitzaien. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 59. orr.
Behin, goian inor ez zela, igo eta, sofan siesta ederra bota nian. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 32. orr.
Siesta labur baten ondoren, erabaki bat hartzera altxatu zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.
Ekaitzak ez zuen ordu erdi ere iraun; juxtu, siestako denbora. Berria - Kultura 2004-08-15
Ea egun batekoagatik siestarik gabe ez den geratuko. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 141. orr.
Laurak hogei gutxi, mundu guztia siestan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 36. orr.
Gosaldu-ondoko eta bazkalondoko siestak. Berria - Gaiak 2004-12-29
Siesta ordu horiek astunak, izugarriak iruditzen zitzaizkion Hurtadori. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.
Teilatupean habia egindako txoriek siesta garaiari zegokion bakea hautsiz barreiatutako txioak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 121. orr.
Partida bukaturik ostatura itzuli ziren berriro, siesta egitera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.
Bikiak umore onean, siesta eginda, kabroi haiek. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.
Osaba Vernonek berehala jo zuen beira hatz-koskoekin, baina sugeak siesta egiten segitu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 30. orr.
Geletara itzuliko dira gero, eguneroko siesta txikia egitera. Berria - Harian 2005-10-28
Siesta luzeegia egina banengo bezalako astuntasunarekin altxa naiz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 171. orr.
Geletara itzuliko dira gero, eguneroko siesta txikia egitera. Berria - Harian 2005-10-28
siesta ederra (3); siesta egin (3); siesta egiteko (8); siesta egiten (17); siesta egitera (3); siesta labur (3)
siestatik jaiki (3)