Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begien bistakoa da SIDA edo HIES eritarzünaren trabatzeko, xahütarzünaren peredikatzea ez dela segür aski. Herria 2005-07-14
Ez al zen haietako txalet batekoa mutil teatrozale hura, SIDAk hil zuena? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 41. orr.
Nire biloba eta zure osaba zena ere, Julen, hemen dago, Sida demonio horrek harrapatuta... Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.
Hik ere Sida daukak orain. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.
SIDAz zurgatua, otsaileko egun batetan Padraig beste munduratu zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.
Sidak jotzen ditu 45 miliun biztanle munduan eta horren kontra kanpainek segitu behar dute. Herria 2004-07-22
Jende askok uste du izakien hiltze gehienak direla gerla, terrorismo eta SIDAren gatik. Herria 2004-07-22
sida edo hiesa (9)