Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Siberiar tundraren hegoaldeko zerrendetatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.
Negu siberiarrean pilatutako elurra guztiz urtzen du udako eguzkiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.
Europa aldera oldartuko haiz, eta agudo konkistatuko dituk Tobolskeko probintzia siberiarrak Ural mendietaraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 273. orr.
Inguru hartan bizi ziren siberiar lertxunak ere joan egin ziren. Berria - Harian 2005-01-28
Ehiza larria ez zen ez hutsaren hurrengoa, hartza siberiarra, alajaina. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Mikel Strogoffek ganibet siberiarra beste armarik ez dauka eta ezin etsaia ikusi. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.
Ivan Ogareffek, egiari susmo harturik, zuzenean galdekatu nahi izan zuen andre siberiar zaharra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 210. orr.
Ehiztari siberiar zailduena ere ezin sekula ohitu sastada horietara. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Batean agintariak eta funtzionarioak besterik ez dira bizi, eta bestean merkatari siberiarrak gehienbat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.
Soroetan nekazari siberiar banaka batzuk edo bat ere ez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 174. orr.
Siberiarren garezurrak, esate baterako, «zabalak eta biribilduak» dira. Berria - Gaiak 2004-09-15
-Ivan Ogareff duk -erantzun zion siberiarrak, gorrotoa zeriola bere ahots apalari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 205. orr.
Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.
Marfa emakume adoretsua dun, kemen handiko siberiar ausarta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.
Hura, siberiar peto-peto bat, berehala agertu zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.
Soka bat darama gerrian lotuta, eta sokatik tiraka, Siberiar huski txakur zuri-gris horietako bat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Bi zakur handik laguntzen zioten mutikoari, rottweilerra zen bata eta siberiar husky arrazaz nahasita bestea. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.
andre siberiar (4); siberiar husky (3); siberiar zaharra (6); siberiar zaharrak (4)