Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sibarita izond bizitza leuna eta zentzumenen atsegina bilatzen duen pertsona.
Ari direnen arteko onena izatea ez da, antza, aski arrakasta gu bezalako sibaritentzat. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 24. orr.
“Sibarita bat" pentsatu du Robertok, [...] Colon de Larreategi kaleko jatetxerantz joateko agindu dionean. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 121. orr.
Sibaritagoak dira erleak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 200. orr.
Halere, Roata jeneralaren sibarita fama ezagututa, ez zeukan esperantza handirik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.