Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
siames (orobat siamesa) 1 izond katuez mintzatuz, arraza gorputz-lirain, belarri-handi eta ile-labur batekoa dena.
Katu siamesek beren saskietan eroso etzanda zurrunga eztia egiten zuten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 136. orr.
2 bikiez mintzatuz, siamdarrak. ik siamdar 2.
Bi ahizpa siamesa elgarri bizkar-hezurretik loturik sortuak zirenak, gaixoak, berexi ahal izan dituzte 15 oren ebakuntza edo operazioneren ondotik Riadeko ospitalean, Araba Sauditarrean. Herria 2005-01-13
Siamesak deitzen dira biak elgarri loturik sortzen diren haurrak. Herria 2003-03-17