Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

show 1 iz ikuskizuna.

42. kalean Walt Disneyko Lyon King musikala eta antzeko showak daude egun ikusgai.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Musika, edariak, jatekoak eta, halako batean, trabestien showa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 327. orr.

Showra bultzatu zuten hitzok mutila: arrenkari erakutsi zuen bularra, esaldi solemneren bat zioela: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

«Show handi bat besterik ez da», esan zuen Dennis Shepherdek abailduta.  Berria - Mundua   2004-10-23

Show erotiko eta pornografikoz beteriko kalea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.

Behin show porno batean ikusitako zaldi-zela bat marraztu ere egin nuen buruz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 142. orr.

Hiru egunez izanen da zernahi joko: aerotrin, jumping, quad eta kart lasterketa, show akrobatikoa, skate eta gaineratiko.  Herria   2005-04-28

Telebistako show bati begira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.

Bakarkako showa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak, ordea, esan zuen ez zuela nazioarteko show-rik onartuko eta aukera hori atzera bota zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

3 irud/hed

1966an show mediatiko itzela egin zuen Fragak.  Berria - Harian   2005-06-29

4 reality-show (orobat reallity-show g.er.) telebista-programa, gizarteko jendearen arazoak, askotan eskandalagarriak, aurkezten dituena.

Denetan ikusiko duzu telebista piztuta, inor begira ez dagoela, reality show liluragarriak ari eta ari. A3ko reallity show morbosoa. Gran Hermano, Confianza Ciega eta Espainiako telebistetako beste reality show batzuetan errealizazio lana egin izan du Kobeagak, eta Vaya Semanita ETB2ko saioan gidoilari ibili zen, Nacho Vigalondorekin batera.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

Halako gertaera bat ezin da bihurtu «reality-show, tele-zaborraren gertaera hutsal edo morboa eta eskandalua nahi duten kazetaritza artikulu».  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

5 show-business ikuskizunen munduarekin loturiko negozioak.

Ene iduriko euskaldun taldeek ez dute show-business hortako itxura batzu hartu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 56. orr.

6 talk-show

Talk-show horietako bat zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.

Talk-show bat grabatzen ari zela joan den ostiralean, zera agindu zuen: bozak galduz gero, ez zuela bere enpresa inperioko zuzendaritza berriro hartuko.  Berria - Harian   2006-04-09

Ikusi egiten dugu Fox kateko Gerardo Riviera talk-show aurkezlea Afganistanen barrena, pistola gerrikoan duela: "Bin Laden topatzen badut ez diot galderarik egingo, bi bala sartuko dizkiot sabelean".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

reality show (12); talk show (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus