Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikuskizunak zirrara handia eragin zion, eta shockak jota edo, zoro antzera etxetik eskailburura sartu irten aurkitu zuen bizilagun batek. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.
-Zure nebak shock bat izan du. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.
Heriotza, beraren ustez, shock bat izan eta bat-batean bihotza gelditu izanak eragin zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 166. orr.
Haietako bat d'Agilera poliklinikara eraman behar izan zuten jasandako shockaren eraginez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 89. orr.
Yonsuk andreak ere shock bat jasan zuen, eta horregatik dago betiko eri. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.
Izeba Garbiñe maitearen heriotza tragikoak sortu zion shocka gainditzeko. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 125. orr.
Eta aldiro shock moduko bat hartuko zuen, eta sekulako zarrakoa sentiaraziko zion. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.
Shock moduko bat eragin zidan hark. Berria - Gaiak 2004-05-28
Psikiatra jendaila horrek azalpen aldrebes bat baino gehiago asmatuko luke jarrera muker hartarako, gerra garaiko sindromeaz hasiko lirakete, edo trauma osteko shockei buruz. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 18. orr.
Hain nengoen prestatu gabe borond ate onezko eraso hartarako, non ia-ia botaka hasi bainintzen nire sistemari eragin zion shockagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.
34 urteko gizonak ez zuen zauri fisikorik izan, baina ospitalera eraman behar izan zuten shock handia zuelako. Berria - Euskal Herria 2006-01-22
Ez nago, bada, shock latz baten eraginpean? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.
Segurtasunerako prefetaren ondoko berriak nolabaiteko shock psikologiko bat piz dezake klandestinoen artean. Berria - Mundua 2004-08-26
Shock traumatikoa. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.
Beretzat shock ikaragarria izan zela emakumea zela deskubritzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 172. orr.
Bat-batean pentsamendua gelditzen denean tentsioz ernaldutako egituran, egitura honi shocka eragiten dio... Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 105. orr.
Blancheren aurpegiak shock txiki bat adierazi du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 139. orr.
Bi ezaugarri horien eraginak eta «shock» demografikoak kalte handia egingo lioke pentsio sistemari. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Natachak ezin dio erantzun, shock egoeran baitago. Berria - Kultura 2004-09-22
Asko shock egoeran zeuden, iparra galduta. Berria - Mundua 2006-02-18
Buruak banatu ondoren, baina, eta koagulazio arazoek eraginda, haurra shock egoeran sartu zen. Berria - Gaiak 2004-02-08
Lekuko baten esanetan, bidaiari asko shock egoeran atera ziren trenetik. Berria - Mundua 2004-11-07
Gose greba bertan behera utz zezaten, tartean, shock elektrikoak jaso zituztela adierazi zuten. Berria - Mundua 2004-08-31
Torturatzeko baliatzen diren metodoen artean, berriz, loa eta janaria ukatzea, shock elektrikoak jartzea eta jipoitzea daudela zehaztu zuen. Berria - Mundua 2004-09-17
shock egoeran (7); shock moduko bat (3)