Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Osteguneko bilkurak zenbait erkidegotako presidenteen «egitasmo sezesionistak» arbuiatzeko balio behar duela uste du PPk. Berria - Euskal Herria 2004-10-26
Espainiatik aldentzea du helburu [proposamenak] eta sezesionista da. Berria - Euskal Herria 2004-12-22
André Gunder Frank-ek aipatzen du nola Ulysses Grant amerikar lehendakariak, Hegoalde sezesionista azpiratu zuenak, modurik argienean salatzen zuen doktrina liberalaren akatsa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Konturatu nintzen Estatuko kapitolioaren aurrean, masta handiaren puntan, hegotarren bandera zegoela harrera-emaile, haizea harro igurtziz; gerra zibilean "sezesionista" deitutako bandera bera. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 184. orr.
Bloc nazionalistak eta ACPV Valentziako Accio Culturalek, aldiz, ebazpenak PPren politika sezesionista (valentziera katalanetik bereizteko) gutxiesten duela diote. Berria - Mundua 2006-04-08
Kontuan hartuz jasan bai baina borrokatu ez zituen gerrak -miamien, espainolen eta sezesionisten aurka-, astiro joan zen denbora. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 349. orr.