Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izaki sexugabe urdinak dira, robotak iduri. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.
Ezin da onartu, emakumeak -objektu desiratua, baina ez desiratzailea, sexugabea eta tatxagabea- beste emakume bat maitatzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 64. orr.
Soldaduaren subjektua definizioz da zikiratua; izan, "ni" izenordaina ere ez du berea, eta debekaturik dauka lehen pertsonan hitz egitea; ni-gabeko subjektua izateaz gain, sexugabea ere bada, Aberriaren alde bizitza emateko prest egon behar baitu, sublimazioa edo putetxeak gelditzen zaizkio irtenbide, sexu harremana eta sorrarazte arrunta ez beste edozer. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.
Txakurrak, baratzea, astrologia-liburuak, arropa sexugabetuak: gauza bakoitzean beregaintasun-adierazpen bat ikusten du berak, sakon hausnartua, irmoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 118. orr.
Mikroorganismoetan, zera adierazten du klon izenak: erdibitzez -hots, ugalketa sexugabez- organismo bakar batetik datozen banakoen multzoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.