Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sexudun izond sexua duena.
Izaki sexudunak gara, eta ernalketa gertatzen denetik bertatik gara desberdinak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.
Gurasoek ez dute onartu nahi beren seme-alabak jaiotzen direnetik bertatik izaki sexudunak direla. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 295. orr.
Freudek ezeztatu egin zuen ikuspuntu hori, eta gizon eta emakume, jaiotzen garenetik hiltzen gareneraino, denok garela sexudunak onartzera behartu zuen gizartea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 202. orr.
Gaur [...] psikoanalisiak badu izateko arrazoia: bere sufrimenduaren bitartez salatzen duen desordenaren aurrean, subjektu hiztun, sexudun eta hilkorrari ardura pixka bat hartzeko aukera ematea. Berria - Kultura 2006-05-09