Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sexuatze iz sexudun bihurtzea.
Gizakiaren sexuatze prozesuko faktore biologiko, psikologiko eta sozialen bateratze horretan, gerta liteke anatomia maskulinoa izanik emakume sentitzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.
Hala, sexuatze prozesua orain faktore sozial eta kulturalek aberastuko dute, eta bakoitzak bere bizipenak izango ditu, norberaren sexualitatea osatuz joango da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.
Dudarik ez: sexuatze prozesua ikasi egiten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 73. orr.