Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sexualitate (orobat setsualitate g.er.) 1 iz sexuari buruzko jokabide edo jarduera.

Freuden ekarpen handitzat jo da sexualitatea eta ugalketa bereizi izana.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Ugalketara zuzentzen ez den sexualitate oro -homosexualitatea, masturbazioa- itotzea da helburua, eta sexu adierazpen guztiak ezkontza ugalkorraren barrutira mugatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Giza eskubideen arabera, emakumea bere sexualitatearen jabe da eta bere esku daude hari buruzko erabakiak.  Berria - Gaiak   2004-06-27

Bakterioen lisogenia eta sexualitatea ikertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Haur batek sexualitatea dauka, baina sexualitate hori ez da emakume edo gizon heldu baten modukoa.  Berria - Harian   2005-07-13

Batzuek oso markatuta dute beren sexualitatea, eta homosexualak edo heterosexualak dira.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.

Judu ortodoxoen artean sentsualitatea, sexualitatea, guztiz menderatu eta ezabatu beharreko gauza dira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 11. orr.

Kulturak debekatu eta ukatu dizkigun gure sexualitateko hainbat alderdi garrantzitsu garatu ahal ditugu fantasien bitartez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 163. orr.

Eta ez zen konformatu beste behin ere masturbazioa, lesbianismoa edo homosexualitatea gaitzestearekin; sexualitatearen psikiatrizazio obsesiboak "perbertsio sexualen" zerrenda azkengabe bat egitera eraman zuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.

2 (izenondoekin)

Ugaztun gehienek sexualitate ziklikoa daukate.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 238. orr.

Sexualitate egonkorra, ludikoa, kitzikagarria, sarria eta maitaleen artean lotura sendoak sortuko zituena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Heziketa sexualak errespetatu egin behar ditu gazteak, eta haien sexualitate sutsu, oparo eta bizia argi eta garbi onartu behar du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 298. orr.

Ez dago sexualitate normalik eta anormalik, osasun sexuala ez baitagokie arau sozialei.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Hilabete haietan, begitan hartu nuen morroi hura; likatsua iruditzen zitzaidan, melenga, ia-ia lizuna, ez sexuari zegokionez zuzen-zuzenean, baina bai halako sexualitate "sublimatu"tik zetorkion zerbaiten kariaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esporulazio- eta sexualitate-fenomeno batzuk alde batera utzita, ez zuen inolako zerikusirik enbrioiaren garapenarekin eta zelula-desberdintzearekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 71. orr.

Afektibitate eta sexualitate kontuetan.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Arauak badaki hainbat sexualitate, maitasun eta erotismo klase daudena -horregatik, hain zuzen, egiten dira arauak-, baina saiatzen da hori guztia araua baieztatzen duen salbuespena baino izan ez dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Panden kopurua ttipituz joan da ez baitira ontsa populatzen, sexualitate lan hortan frango alferrak izanez.  Herria   2001-03-08

Beste antolatzaile batek, «gizartean sexualitate mailan saltzen diguten aurrerapen hori faltsua» dela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus