Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Masters eta Johnson-en lana XX. mendeko Sexologiak egindako ekarpen handienetako bat dugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 79. orr.
Gaurko Sexologiak dio desira dela giza sexualitatearen mamia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.
Sexologia ere aspalditik ari da primateen, gure senideen jokabide sexualak aztertzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.
Puta batek asko erakuts lezake bere gau-eskolan, edo zezakeen bederen, sexologia deritzan madrea azaldu baino lehen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.
Gaur sexologia izan dugu eskolan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 195. orr.
Sexologiako kontsulta batean lan egiten dugunok. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 139. orr.
Sexologia ikasketarik ez duen hezitzailea. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Adriana neska normala zen guztiz, baina sexologia ikastaro batean izena eman orduko hasi ziren gure arazoak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 75. orr.
Sexologia kontsulta bateko gai nagusia dela esango nuke. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.