Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sex-symbol iz pertsona ospetsua, eskuarki zinema-izarra, bere erakargarritasun fisikoagatik sexu sinbolotzat hartzen dena.
Jane Birkin Europako musika eta zinemako sex-symbola izan zen, eta, oraindik ere, ia 60 urte dituela, erraz ulertzen da zergatik. Berria - Kultura 2004-12-18
Oso andre ederra; sex-symbol erabatekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Ile zuriak erakargarritasun seinale izatetik zahartzaroaren oinaze izatera igarotzen diren tarte arriskutsu horretan aurkitzen den olerkigintzako sex-symbola. Berria - Kultura 2004-12-18