Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Infiltrazio-prozesu neketsu hau aurrera egiten eta bukaera garratzera -Madiango oste setiatzaile guztia Israelgo defentsa inguratuen barrura- eramaten ikusten dugularik, [..]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.
Bidaia ikusgarriak egin ditzake setioa ezarri 1147tik egungo Lisboaraino, Raimundoren gogotik on Afonso Errege setiatzailearenera. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 133. orr.
Orduan, amerikar setiatzaileen kontrako amorruz, makurtu eta nire bularraren gainean pausatu zuen burua, lo egin nahian bezala; ez luzaroan, halere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 173. orr.
Ezinbertzean, haren anaiak, Nabarrenkoxeko setiatzaileen artean zuenak, bere partea bildu zuen eleketan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 265. orr.
Nola edo hala, setiatuen nekeen berri izan zuten setiatzaileek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Haren asmoa, dakigunez, hirian sartu, duke handiarengana joan, haren uste onaz jabetu, eta, memento egokian, harresiko ate bat setiatzaileei zabaltzea zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 419. orr.
Kantatzeko gai ginen guztiak, mila lagun baino gehiago, igoarazi gintuen harresietara, gure boza setiatzailearen kanpamenduetara heda zedin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.
Setiatzaileek gibelka egin zuten, bortu aldera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.
Morala zen setiatzailea, moral katolikoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.
Rodastarrek Kaliasi eskatu zioten presta zezala bere makina beste hiri-setiatzaile haren kontra, hasieran agindu bezala kanpoko makina hura hartu eta barrura sar zezan Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.