Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lisboa setiatu eta konkistatzeko lan izugarriari egokien zaizkion taktikak prestatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 265. orr.
Kartagotarrek Gades setiatzeko asmotan ezarri zituzten kanpamentuak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5090. orr.
1813an, hiria setiatu, erre eta harrapakatu ondoren, San Sebastianen erlikia desagertu egin zen. Askoren artean «Rataplan» - 24. orr.
Inguratu eta setiatu behar, derrigorrean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.
Elurrak etxea bakarturik utzi zuen, erabateko setioa ezarri zion, iparraldetik iritsitako gudaroste isil eta ilun batek gaztelu bat setiatzen duen bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.
Etsaiak setiaturik, suak inguraturik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.
Setiatzen ari garen gotorlekua oso sendoa da eta, gainera, erresumako arazoez arduratu beharra dugu. Elizen arteko biblia 1 M 6,57
Setiatu gaituzten tropei buru egiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 631. orr.
Ezin ziren Irkutsken sartu, armada tatariarrek setiatua baitzuten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 394. orr.
Setia ezazu hiria: jarri eraso-dorreak beraren aurka, egin lubetak, ezarri gudu-kanpalekuak eta jarri eraso-tresnak inguru guztian. Elizen arteko biblia Ez 4,2
Setiaturiko hiriaren barruan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 402. orr.
Jakin bezain laster Patton jeneralak, Munich-etik 14 kilometrotan denak, delako tropa ttipi hori igortzen du eta hunek uste gabetarik 2 000 S.S.ak setiatzen ditu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 111. orr.
Honek, orduan, gastu handia eta teknika eta lan handiak beharko zituen setiatzeko makina bat eraiki zuen, 125 oin altuerakoa eta 60 oin zabalerakoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.
Berde-kaki kolorez beztitu arrotzez setiaturik zen plaza hertsia. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.
Beste hainbeste portugaldar bazik ez zaio gelditzen, ez dira nahikoa etenik gabeko fronte oso bat setiatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 258. orr.
Nire gelan setiaturik sentitzen naizenean ez dut jakinen nora joan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 50. orr.
Klinikako gelara heldu zenean, aita hariz eta monitore argitsuz setiatua ikusi zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.
Eskaeraz eta helegitez setiatu zuen Amiralgoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.
Ideia beltzez setiaturik jaikitzen zen eta eguna mutur higatzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.
Usaian loriatua nindoala, egun hartan lotsatua nengoen eta beldur samin batek setiatua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 135. orr.
Ilunpea zilar eta autoa setiatuz, euria ausarki ari zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.
Garrüzeko gaztelu setiatuan armagizon izatea erraza ez bazen, ez zen hagitzez aiseagoa haurra izatea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.
Abaurretarrak ere ez ziren nornahi plaza setiatuan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.
Hiri setiatura hurbiltzen hasi zirenean, argia inoiz baino apalagoa zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.
Biharamunean jakinen nuen ziudadela setiatuan gelditzen ziren barrika apurrak arnoz hustu zirela egun hartan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 267. orr.
Ilunpea du bere alde, hiltzera dihoan animaliaren desesperazio arriskutsua, piztia setiatuaren oldarra. Pako Aristi «Note book», 2005 - 133. orr.
Nola edo hala, setiatuen nekeen berri izan zuten setiatzaileek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.
Setiatuak azken bi egunetan lasai antzean zeuden, tatariarrek erasorik ez baitzuten egiten, setioaren hasieratik ohi zutenaren kontra. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.
Setiatu gehienei, berriz, ikaragarria iruditu zitzaien. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.
Leku gehienetan bezala, setiatuen artean guti ziren igeri zekitenak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.
hiria setiatu (7); lisboa setiatu (3); setiatu egin zuen (8); setiatu ondoren (4)
hiria setiatua (3)
hiri setiatuan (3)
hiria setiaturik (3); setiaturik zeuden (4)
hiria setiatzen (8); lisboa setiatzen (4); setiatzen ari (17); setiatzen ari zen (3); setiatzen ari zenean (3)