Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

seta 1 iz gogor eta amore eman gabe eusten zaion uste edo iritzia; asmo, erabaki edo kideko bati gogor eta amore eman gabe eusten dionaren jarrera edo jokabidea. ik tema1; egoskorkeria.

Horretaz gain, kantatzeko seta izaten zuen, jai guztietan kantatzen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Gorrotagarria zitzaion gobernuak droga zabaltzen zuten tabernazuloak zaintzeko zuen seta, batik bat haxixa arimaren sendabidetzat zuelako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta, betiereko itxitura biribiletik ihesi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Kexu azaltzen zitzaidan hotelera joaten ez nintzelako eta "artzain baten bizitza" egiteko setarekin jarraitzen nuelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Frantsesez jakitea beti interesgarria izan daitekeela-ta... seta hori jarri zaiok buruan aitari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 103. orr.

Aitari bost axola zitzaion zinema: Sorbonneri buruz hitz egiteko seta sartu zitzaion.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Nekez uler daiteke antzinakoek Kaspio itsasoa ozeanoaren zati bat zela sinesteko hartua zuten seta.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Seta hori hartua zeukan, hankapean ikusi nahi zituen Euzkadi galtzen utzia zuten aliatuen hiriburu guztiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.

Zientzialariak [...] ezin atera dezake arrazoizko hitzik beste mundu bateko abstrakzio errealen setak harrapatu ez duenaren aurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Ukrainakoen seta eta temaren nondik norakoaz susmoak baditut, ostera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 257. orr.

Ezin nuen nire benetako sekretua azaldu; hortaz, nire aldetik aurka egiteak tema hutsa zirudien, makurkeria eta seta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.

Gure moduko xoriño ergelak kapaz dira [...] haren atzetik abiatzeko esperimentuetako arratoien itsumen eta seta berberekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 259. orr.

Hobe genikek seta eta kemen hori guztia onerako erabiliko balu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.

Oso gustu txarrekoa zela bere seta eta bere gorrotoak era bortitzean halako lekuan agertzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Harria bezalako seta eta irmotasuna igartzen zitzaizkion masail irtenetan, goibeltasuna bekokian, nahigabea begietan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.

Beste behin ere, ezin ihes egin neskaren setari, nobia formalarena egiteko egoskorkeria hari.     «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Ene Jainkoa, bizkonde, zeinen gogaikarria zaidan zure seta!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 455. orr.

Gerra guztiek bere setak dituzte.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 14. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sobakevitxek hain seta handiz ekin zion dirua bazeukala esateari, non beste billete bat atera behar izan baitzuen, esanez: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.

Harrotasunezko seta irrazional batengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 180. orr.

Bide horri berorri heltzera behartu zituzten ordea Saharaz hegoaldeko herrialdeak 1980ko hamarraldiaren hasieratik, seta harrigarriaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Baldin nire ilobak segi baleza nigana darakusan seta gaizto horri loturik, hartuko dut, bizkortzen naizen orduko, hura bere gelan ikusteko deliberoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 390. orr.

San Marco Plazan nengoen eserita [...] Sabethek, seta hutsez nik uste, klaustro osoa bisitatzen zuen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.

Telefonoa ez zen isiltzen, nolabaiteko seta barearekin hots egiten zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 124. orr.

Horren froga, mahometarren eta judutarren seta setatsua, eta herri barbaroek eta basatiek erlijioz aldatzeko duten erraztasuna.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Bere ohiko seta batere leundu gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.

Ez ginen demasazko setan tematu gajoarekin ordea, zauritua zetorren-eta.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 147. orr.

Aita bere setan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 92. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zahardadeari dagokion seta puntu horrekin, bere polemika zaharretako esaldirik bikainenak zerabiltzan parrastaka.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus