Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste bezero batek hitz egin zuen, tabernariaren eta gizonaren arteko sestra arintzeko jarrera nabarmenduz: [...]. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.
Horra bada, antropologiaren arreta merezi duen ikerketa-bide bat: baserri giroko auzo-liskarretan, metari meta, munta gutxiko lapurretek sortu ohi dituzten elkar hiltzerainoko sestrak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.
Lehen zegoenaz gainera berotu zen gela eta unean baino unean zailago gertatu zen Ségouinen eginkizuna: bazen sestra pertsonala sortzeko arriskua ere. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.
Ez nuen inorekin bizitzen ikusten, ezin nion pasio bana-banakorik imajinatu, ezin lot nezakeen diru-kezkak edo politika-sestrak edo moda-gorabeherak bezalako arreta mundutiarrekin. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.