Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denarioaren laurdena bi as eta erdirekin egiten zelako, sestertzioa deitu zioten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Kinario izeneko erdiak ere egin zituzten, dio autore horrek, bai eta sestertzio izeneko laurdenak ere. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 357. orr.
Zesarrek debekatu egin zuen etxean hirurogei sestertzio baino gehiago gordetzea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.
Laurehun sestertzio jarri dituenak obra egiteko, beste ehun jarri behar baditu ere, atseginez jarriko ditu bukatzeko itxaropenik baldin badu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.
Zesarren garaian, lur-zatiak izan ziren zor guztiak ordaintzeko dirua; Tiberioren garaian, berriz, hamar mila sestertzio lurretan bost mila sestertzio dirutan balio zuen diru arrunta bihurtu ziren. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
Nebak, Apio eta Kaio, egiten zitzaizkien larruzko igel eta intxaurrezko orgatxoez zikoitz ziren ordurako; geroago, sestertzio-gose izan ziren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.