Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Seruma eraldatzeko eta esne kondentsatua eta esne hautsa ekoizteko lantegi berria irekiko du Iparlatek Kantabrian. Berria - Ekonomia 2006-03-23
Esku gaineko azalean sartuta ditut bi orratz eta hortik bideratzen dute seruma odolera zuzen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.
15 jaioberri hil dira Brasilen, ustez kutsatutako seruma hartzeagatik. Berria - Gaiak 2004-05-15
Hildako 15 haurrei eta larri dauden beste 24 jaioberriri Ganutre enpresak egindako seruma txertatu zieten. Berria - Gaiak 2004-05-15
Serumaren poltsa eusteko oin metalezkoa tatarrazka zeramala, ematen zuen autobuseko barrari helduta zihoala danbalaka. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.
40 egun egin zituen atzo gose greban eta Fresnesko ospitaleko sendagileek seruma ezarri zioten. Berria - Euskal Herria 2004-03-13
Iragan ostegunean jarritako seruma kendu egin diote Atxurrari, eta ura onartzen ere hasi da berriro. Berria - Euskal Herria 2004-03-17
Neskari serum-injekzioa jarria ziotela eta salbu zegoela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 222. orr.
· Aurrerantzean esne kontsumoa jaisten den urte sasoietako soberakinak eta gazta serumak baliatu ahal izango dituzte, besteak beste, animalientzako jangaiak eta kosmetikoak ekoizteko. Berria - Ekonomia 2006-03-23