Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
serotonina iz neuronetan dagoen gaia, neurotransmisore betekizuna duena.
Biokimikaren ikuspuntutik, badirudi buruko neuronak serotoninarik gabe geratzen direnean gertatzen eta ezartzen dela depresioa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.
Buruko neuronetako serotonina agortzen zaigunean, itzalak hasten dira dantzan -ihardetsi nion-. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 186. orr.
Baina halakoxea da mundua: batzuek serotonina behar dute, eta beste batzuek saratonina... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.
Jende anitzek eskas genituen adrenalina, endomorfina eta serotonina pastillak farmazietan saltzen zirelakoa. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 186. orr.