Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

seriotasun 1 iz serioa denaren nolakotasuna.

Bazen han zerbait, samurtasuna, seriotasuna, eskuzabaltasuna, patu-kutsuko zerbait, eta distira horrek hitzik gabe uzten zituen txantxazaleenak ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Horrek aspertzen zuen, eta hortik seriotasuna.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 42. orr.

Esan berri zuenaren sinesgarritasuna adierazten zuen haren aurpegiaren seriotasunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.

Seriotasuna zen zeremonia guztiaren ezaugarri bereziena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.

Hala bizi ziren gaztaroko betetasunean [...] hark ematen baitzien beren bizitzei beharrezko seriotasun, ernetasun eta itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Auditoria, normalizazio eta sinestamendu ereduak ere proposatu izan dira, nolabaiteko seriotasuna ematen omen diotelako.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Eztitasunez, baina seriotasunik galdu gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Ateraldiak ez zion bisaiaren seriotasuna mudarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Beharrezkoa da planteamendu horiek gutxieneko seriotasunez eta analisiez hornitzea, erreferentzia utopiko eta lelo soiletan utzi nahi ez badira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

Ordu arte erakutsi ez zuen seriotasunez mintzatu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Solemnea deituko nukeen seriotasun batez mintzatu zitzaidan: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Aspaldi izan dugun pozik handiena eman diguk baiezkoarekin", esan zidan Martinek beragan imajinatu izango ez nuen seriotasun batez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

2 (izenondoekin)

Hermannen ahots lodiak seriotasun handia ematen zion esaten ari zenari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Seriotasun larria erakusten baitzuen, beso horiek bular parean fuerte.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 112. orr.

Goxotasuna, konfiantza, muturrik ez, honenbeste gustatzen zaidan seriotasun neurritsu hori.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Tamalez gizon ezkondua nintzela eta ezin nuela esan nion, "je regrette"; seriotasun itxuratiz, baina esan egin nion, eta berak ulertzen zuela erantzun zidan, "je vois".  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Kontsigna demagogiko eta seriotasun gutxikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 155. orr.

Burua astindu zuen, seriotasun komikoz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 254. orr.

Mentxuk zetorkion algara ito zuen eta seriotasun fermutuaz hurreratu zuen bere kopa Luigirenera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Zirt edo zart egiteko asmoa hartua zuen guztiz, dardararik gabe, seriotasun latza begietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Seriotasun mingarrira itzuli zen segituan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere aurpegi txiki haserreari seriotasun-airea emateko alferrikako ahaleginak egiten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Saioari seriotasun itxura emateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Hemengo gainerako lankideei esan beharko diedala zure seriotasun falta dela medio ez dela batere komenigarria jaun agurgarri horrekin traturik txikiena ere egitea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 57. orr.

Ez zela seriotasun kontua, arazoa agertzeko modua baizik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 97. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ume ugari zegoen eskolako ate handien aurrean, bakoitza bere maletarekin [...] bere amarekin, bere haur seriotasunarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.

5 seriotasunez adlag ik serioski.

-Ez dakit berpiztuok ezkontzerik ba ete dogun -komentatu zuen seriotasunez-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.

Gertaerei begira jartzen zen, seriotasunez, irakaspena ondorioztatzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

Mugimendu finez jaten dute, baina baita leinu zaharren otoruntza erritualean bezala ere: seriotasunez eta erne.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Isiltasun osoan hartu ditugu osaba Lajosek seriotasunez esandako berbak, jainkoari laguntza eskatuz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Kalitatezko enplegu egonkorraren alde borrokatuko dutela esan zuten, prekarietatea, behin-behinekotasuna eta ezbehar kopurua “seriotasunez“ landuz.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

seriotasun batez (3); seriotasun falta (3); seriotasun gehiago (3); seriotasun handiz (9); seriotasun osoz (6)

bere seriotasuna (4); gutxieneko seriotasuna (3)

seriotasunik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus