Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

serioski (223 agerraldi, 53 liburu eta 100 artikulutan) adlag seriotasunez. ik serioski.

Horri buruz serioski pentsatzea erabaki zuen, egun hartan bertan, biharamunekoaz axolatu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Norbaitek zerbait serioski esan arren, bera edozein hitzetan trabatzen, beti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 218. orr.

Ez dago jakiterik serioski ala brometan ari den, baina badaezpada ere likorea probatu beste aukerarik ez zaigu geratu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

Zenbait egunez, Frantzia serioski kolpatua da, azken hatsetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 69. orr.

"Baina ez dago beste aukerarik", esan zidan serioski.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Gizonak serioski begiratu zidan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.

Berriz diotsut, serioski ari nintzen zurekin ezkonduko nintzatekeela esan nizunean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 124. orr.

Aztertu zeuen barrua ea sinesmenean zaudeten, aztertu serioski.  Elizen arteko biblia   2 Ko 13,5

Bada, despilfarro hori, gauzak ondo eta serioski programatuz geroz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 349. orr.

Ez zen irririk, ez zen jostetarik, denak serioski ari ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 168. orr.

Gaixo emazte borondate onekoa: baduke hogei urte jestu bera serioski egiten, eta hutsegiten duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

Hartu dut bada haren amorosago agertzeko asmoa, nire xedea aiseago bete ahal izateko: hark ordea serioski hartu du.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.

Gizonak serioski hartu zuen mehatxua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 277. orr.

Ondoko istorioen egiazkotasuna ez da serioski gezurtatu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.

Nire existentziaz serioski harritzen hasia nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 150. orr.

Ruche jaunaren itsukeriak bakarrik eragotzi zuen aztarna hori serioski kontuan ez hartzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 483. orr.

Bizpahiru lagun aurkitu nituen, Rio de Janeiron, Egintza Handiari serioski emanak, baina ez ninduten errezibitu nahi izan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 8. orr.

Gezur polit horietako bat, serioski aztertua eta zientifikoki ikertua eta ondorioztatua izan dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

Iruñean altxatu dute zinez burua Xala eta Pascualek, biziki serioski jokatuz biek.  Herria   2004-02-12

70 bat orrialdetan, bada nun zer irakur eta denak argi ezarriak dira, xintxoki, funtsez, arrunt serioski.  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras serioski (4); biziki serioski (5); oso serioski (3)

serioski ari (15); serioski egiten (4); serioski hartu (5); serioski hartzen (6); serioski iragan (3); serioski mintzatzeko (3); serioski segituko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus