Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
serioagotu, serioago(tu), serioagotzen da/du ad serioago bihurtu.
Hasiera batean txantxa giroan hasi dena serioagotu egin da. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 201. orr.
Eta orain, suposatzen dut mesede moduko bat eskatu behar dizuedala -aurpegiera zeharo serioagotu zitzaion Imanoli. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 198. orr.
Um Hamidak sakelan sartu zuen argazkia, marko eta guzti, eta, zigarro bat pizturik, hizketa moldea serioagotuz mintzatu zen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.
Erantzute aldera, ahotsa serioagotu egin zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 74. orr.