Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina hoztasun horretan mingarri da, Andy Warholek argazkia hartu eta mihise berean behin eta berriz serigrafiatzen duen arte. Berria - Kultura 2006-04-16
-Zer irudituko litzaizuke egun batetik bestera zure aurpegia, demagun, italiar neska baten titien parean serigrafiatuta aurkitu beharra? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.
Neska bat ikusi dut, bularreko madarietan esku bana serigrafiaturik kamisetan. Berria - Kultura 2006-03-02
Ondo begiratu ondoren, bada, Ruche jauna konturatu zen haiek ez zirela benetako islak, eraikinen siluetak baizik, beiretan serigrafiatuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.
Mutila ilegorria zen, eta alkandora horian haren izena ageri zen, letra beltzetan serigrafiatuta. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.
Mutilaren alkandora serigrafiatu hartaz gogoratu da, eta baita haren izenaz ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 185. orr.
Guggenheimeko Fish aretoan paratutako Ehun eta berrogeita hamar koloretako Marilyn eta Maoren pintura handia akriliko serigrafiatuetan, Erdi Aroko margolariek santuak irudikatzean egin bezala. Berria - Kultura 2004-02-10