Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gérard Marchand Frantziako serial killer-ik handiena bihurtzeko bidean omen da, poliziak bere biktimen kopuru doi-doia zein den oraindik ez badaki ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 57. orr.
Herriko plazan kateme bustiak goseti bilatzen zituen serial killer baten balizko presentzia imajinatu nuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
Ez zen ordua enetako sadiko edo serial-killer baten aztaparretara erortzeko! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.
Bat-batean ulertu zuen atxilotu guztiak beren argazki polizialean halako serial killer aurpegiarekin agertzearen arrazoia huraxe zela: alegia, denak, bera bezalaxe, goizeko hiruretan jaikiaraziko zituztena begizuloen neurria azpimarratzeko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 53. orr.
Fidelak ez diren emazteak kalitzeko xedea baizik ez zuen Oresten gisako serial killer bat ote zara? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 110. orr.