Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
serbokroaziera iz Jugoslavia ohiaren lurralde gehienetan mintzatzen den eslaviar hizkuntza.
Taldearen ezaugarririk nabarmenena, bertako kide diren idazle triestetarren sormen-hizkuntzen ugaritasuna: italiera, serbokroaziera, alemana, gaztelera, friulera, esloveniera, ingelesa, frantsesa eta orain gogoan ez dudan bederatzigarren bat. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.
Baina nire egiazko pasioa serbokroaziera zen, nire lehen amoranteak, Belgradeko opera-kantari batek ohean hitz egiten zidan hizkuntza. Itzulpenaren maila baloratu beharko luke? baina nola, demagun, jatorrizko testua serbokroazieraz idatzia bada? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 54. orr.
Serbokroazierako idazlerik ezagunenetakoa da. Berria - Kultura 2006-02-25