Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kafesnea bukatu zuenean, serbilletaz muturra garbitu eta mukizapiaz begiak sikatu ondoren, hizketan hasi zitzaidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.
Har ezak serbiletaren azpian jarri diadan papera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 191. orr.
Xanpaina atera genuen izozkailutik, eta ontzi batean jarri bere serbilleta zuri eta guzti. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Berna gaineko serbilleta kizkurtua mahai gainean laga eta ahurraz prakak astinduz abiatu zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 142. orr.
Haizeak pasteleria bateko paperezko serbilleta zerabilen airean. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 101. orr.
Isiltasuna nagusitu zen beste behin: bata serbilleta-ontziarekin jostalari, bestea azazkalez mahaian joka, elkarrekiko mututasun eta ihesketan tematsu Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.