Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
serbiera iz serbokroazierari Serbian ematen zaion izena.
Albaniera zatekeen edo serbiera, edo errusiera, poloniera agian, dena K eta Z hotz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.
Norvegieraz edo serbieraz jakin zezakeen, apika, eta horrek ia ezinezkoa bihurtzen zuen Josebaren ahalegin guztia. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 165. orr.
Alegia, serbiera eta kroaziera bi hizkuntza direla orain. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 227. orr.
Txerna Gora (Mendi Beltza, serbieraz). Berria - Mundua 2006-03-05
SPrako tranbia estonieraz argitaratuta dago, eta eslovenierara, serbierara eta kroazierara itzultzen ari dira. Berria - Kultura 2006-01-15